jabetze eskola

Eskolaren helburua da emakumeon* jabetze edo ahalduntze prozesuan eragitea, hainbat tailer eta ikastaroren bidez. Geure burua eta ingurua ikuspegi feministatik aztertuko ditugu bertan, eta aldaketa pertsonal eta kolektiboak egiteko tresnak eskuratuko ditugu.

Izen-ematea: urtarrilaren 8tik 19ra

Batukada feminista

Ainara Sarasketa Alberdi eta Arantza Albizu Escobar

Urtarrilak 17 – maiatzak 29 (9 saio)
Asteazkenak (hamabostero), 18:00-20:00

Ikastaroaren helburuak dira emakumeon arteko harremanak eta elkartasuna sustatzea, musikaz gozatu eta gozaraztea, eta irudimena eta sormena garatzea, besteak beste. Autogarapena eta taldekako jabetzea bultzatu, emakumeok kulturan dugun parte hartzea indartu eta emakumeok nahiz feministok esparru publikoan ikusiak eta entzunak izatea nahi dugu.

Bizitza zoriontsurako giltzak

Itziar Mora Olazagoitia

Urtarrilak 20 – maiatzak 18 (8 saio)
Larunbatak (hamabostero), 10:00-14:00 /
15:30-18:00
Elebiduna

Egunero bizitzak aurrean jartzen dizkigun erronkak, zailtasunak, gaixotasunak, minak… arinago eramaten ikasiko dugu, hainbat tresna ikasiz eta praktikan jarriz. Erlaxatzen eta emozioen kudeaketa hobea egiten ikasiko dugu, besteak beste, emozioen gidak, testatzeak, konstelazio familiarrak, bisualizazioak eta kartak erabiliz.

Emakume basatiak

Maider Gastesi Mendizabal

Urtarrilaren 22tik ekainera
Astelehenak, 18:00-19:15
Euskaraz

Mujeres que corren con lobos liburua kapituluka aztertuko dugu taldean. Horrela, kontakizun honen eskutik, norberaren autoezagutza eta ahalduntze prozesuaren ibilbidean murgilduko gara.

Kosmetika naturaleko tailer praktikoak

Itziar Etxeberria ‘Biotxik’

Urtarrilak 23 – martxoak 19 (5 saio)
Astearteak, 18:00-19:30
Euskaraz

Kosmetika eta higiene pertsonaleko produktuak egiteko interesa duten pertsonentzako tailer praktikoa da.
Kosmetika naturalaren onurez informatu eta higiene pertsonalerako beharrezko produktuak etxean nola prestatu landuko dira. Hau guztia, fabrikazio-metodo tradizionalak eguneratuz eta ingurumena eta natura errespetatuz.

Haurdunaldia mugimenduan

Nerea Blasco Perez

Otsailak 7 – martxoak 20 (7 saio)
Asteazkenak, 10:30-11:30
Euskaraz

Haurdunaldia mugimenduan igarotzen laguntzeko ariketak ikasiko dira. Helburuak erditzera indartsu eta osasuntsu iristeaz gain, fase berdinean aurkitzen diren emakumeak elkartu, elkar ezagutu eta saretzea ere badira.

Abdominalak egin arriskurik gabe

Eneritz Gallastegi Lazkano

Urtarrilak 30 – martxoak 19 (8 saio)
Astearteak, 10:30-11:30
Elebiduna

Zoru pelbikoan presiorik eragin gabe abdominalak landuko ditugu ikastaroan. Mugimendu horietan gihar abdominalak indartzeaz gain, luzatu eta lasaitu egingo dira. Abdominal horiek modu eraginkorrean erantzun dezaten eta zoru pelbiko zein pareta abdominalean kalterik sortu ez dezaten sustatuko dugu.e

Taller de ajedrez

Volha Herasimovich, Emakumezko Maisu Handia (WGM)

Urtarrilak 30 – martxoak 19 (8 saio)
Astearteak, 17:30-18:45
Gaztelaniaz

Xake tailerra. Ikastaroak oinarrizko kontzeptuak berrikusi edo xake-trebetasunak hobetzeko balioko du. Horrez gain, pentsamendu estrategikoa sustatzeko eta emakumeek kirol honetan duten parte-hartzea ikusarazteko balioko du. Txikieneei xakean jokatzen erakusteko gaitasunak ere eskuratuko dira, haurrek ere xakean emakumezko erreferenteak izan ditzaten.

Ez ahaztutzeko gogoratuz

Idoia Telleria Maritxalar

Otsailak 1 – martxoak 21 (8 saio)
Ostegunak, 10:00-12:00
Euskaraz

Herriko historia eta emakumearen memoria argazki bildumean.
55 urtetik gorako emakumeentzat.

Tailerraren helburu nagusia herriko historia ezagutu eta lagundu duten emakumeei ikusgarritasuna eta ahotsa ematea da. Bere burua ezagutu eta herriaren parte gisa ikusteko ingurune atsegina sortzea. Irudiarekin eta argazkiarekin lan egitea, komunikazio-tresna gisa, oroitzapena, ahaztutako oroimena eta narratiba pertsonalak eta sozialak pizteko, eta horiek guztiak herriaren, familiaren, gizartearen eta historiaren ondare bihurtzeko.

Soinu teknikari ikastaroa

Oihana Rodriguez Ordoñez

Otsailak 1, osteguna, 18:30

Kontzertuak sonorizatzeko oinarrizko ikastaroa egingo dugu. Bertan muntaia nola egin, mahaiaren erabilpena, praktikak eta beste hainbat gauza landuko dira. Helburua oinarrizko ezagutzak partekatzea da, kontzertu edo emanaldi sinple batean soinu teknikari lanak egiten ikasteko.

Atsoen errana da...

Dorleta Kortazar Alkoz

Otsailak 7 – martxoak 20 (6 saio)
Asteazkenak, 18:00-20:30

Ikastaro honen helburua da ipuinen bitartez emakumeen jabetze prozesuan sakontzea.Horretarako, ipuinetan agertzen diren genero-estereotipoak antzemateko baliabideak eskuratuko ditugu, eta bide horretan, imajinarioaren bitartez, inklusiboagoak diren alternatibak landu.
Batez ere, ipuinak kontatzen ikasiko dugu. Honekin, bi esparrutan eragitea da asmoa: ipunen boterean eta espazio publikoaren berreskuratzean.

Sendabelar ikastaroa

Aiora Urbieta Eizagirre

Apirilak 23 – maiatzak 28 (6 saio)
Asteazkenak, 18:00-20:30
Euskaraz

Ikastaro honetan arlo ezberdinetan sendabelarrak ezagutzea eta horiekin prestaketa desberdinak egiten ikastea da helburua. Bertako sendabelarrak ezagutzeaz gain (horretarako paseotxo bat egingo dugu), sendabelar usaintsuez eta aromaterapiaz ere arituko gara. Guzti hau modu teoriko-praktikoan egingo dugu, erremedio desberdinak eta oinarrizko kosmetiko errazak eginaz, besteak beste. Gainera, egingo ditugun hainbat produktu ikasleentzat izango dira, norberak etxean probatu eta erabiltzeko.

Barrez lehertzen

Beatriz Egizabal Ollokiegi

Apirilak 27
Larunbata, 10:00-14:00 / 15:30-18:30
Euskaraz

Umore tailerra ikuspegi feministatik. Arduragabeak, amargatuak, tuntunak, handiusteak, umoregile kaskarrak, emakumeak ez diruditenak…ongi etorriak izango dira tailer honetan. Barre egingo dugu elkarrekin, hasteko eta behin geure buruari egingo diogu barre. Eta, sudur gorri batekin kamuflatuta, anonimotasuna mantenduko dugu.

Patin ikastaroa

Ana Egaña Arruti

Maiatzak 8 – maiatzak 29 (4 saio)
Asteazkenak, 17:30-18:30

Ikastaro hau patinetan ibiltzen ikasi edo beren teknika hobetu nahi duten emakumeentzat da,berrientzat zein patinetan moldatzen direnentzat. Helburua bide gorrian lasai eta gozatzen ibiltzeko moduan ikastea da, segurtasuna lortu, beldurrak uxatu eta gurpil gainean elkarrekin momentu eder bat pasatzeko.
Beharrezkoak izango dira patinak, kaskoa eta babestekoak. Holakorik ez badaukazu, baina interesa baduzu, eman izena lasai eta saiatuko gara materiala lortzen.