elkarguneak

 

Talde hauek ikasturte osoan elkartu ohi dira, egutegi eta taldekide iraunkorrekin. Parte hartu nahi izanez gero, edo bestelako elkargunerik sortu nahi izatekotan, jarri harremanetan Zumaiako Emakumeon* Etxearekin.

Mendi taldea

Emakumeon* Etxearen baitan 2022an hasi zen emakume talde bat mendi irteerak egiten. Horrez gain, mendiko ibilbideak diseinatu ahal izateko hainbat aplikazioren ikastaroak ere antolatu izan dira.

Hilabetean behin antolatzen ditugu txangoak. Parte hartzen dugun emakumeok aske sentitzeko espazio bat topatu dugu, giro atseginean naturaz gozatzeko espazio segurua. Eta nola ez, autonomia, zein bestelako mendi-gaitasunak eskuratzeko ekimen apropos bihurtu da. Ondorengoak dira aurtengo ikasturteko txangoak:

Urtarrilak 20, larunbata: Orixol
Otsailak 17, larunbata: Bedartzandi
Martxoak 10, igandea: Murumendi
Apirilak 28, igandea: Baio-Mirutegi
Maiatzak 11, larunbata: Gorbea
Ekainak 22, igandea: Ttutturre
Uztailak 13, larunbata: Anboto

Horrez gain, blog bat dugu martxan, eta bertan biltzen ditugu mendi-irteeretako argazkiak, zein irteeratarako informazio interesgarria:

Ordesa aldea ezagutzera goaz!

Uztailak 25-28

Iazko ikasturtean mendi-irteerak egiten hasi eta udaran “Enaren bidea” egin genuen. Hainbatentzat lehen mendi-ibilbidea izan zen, beste batzuek hainbat urtez ahaztutakoari berriz heldu zion. Emozio eta bizipen asko partekatu genituen egun horietan, eta aurtengo udarako beste proposamen eder bat pentsatu dugu: uztailaren 25etik 28ra Gorizko aterpetxera joango gara eta handik irteerak egingo ditugu. Pirinioaren bi aldeak elkarrekin gozatzearen plazera gugan geratuko da betiko. Anima zaitez!

Futbol taldea

Hilabetean behin, igandetan
Emakumeok futbolean elkarrekin jolasteko taldetxoa osatu dugu. Hilean behin futbol zelain elkartzen gara elkarrekin momentu ederra pasa eta entrenatzeko. Garai batean futbolean ibiltzen bazinen eta bertarartu nahi baduzu edo, inoiz jokatu ez arren, probatu nahi baduzu, animatu eta jarri gurekin harremanetan!

Pala taldea

Asteartero, Sagarbideko frontoian | 18:00
Giro atseginean jarduera fisikoa egiteko aukera bikaina eskaintzen digu espazio honek. Asteartero 18:00etan Sagarbideko frontoian elkartzen gara Zumaiako zenbait emakume*, palan jokatzeko. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.

Korrika taldea

Asteazkenero | 18:30
Elkarrekin korrika egitera animatzeko taldea da. Emakumeak jarduera fisikoan eta kirol arloan ahaldundu, eta beste emakume batzuekin batera, norberaren ahalmenak, mugak, erronkak eta zailtasunak partekatzeko helburua du. Finean, emakumeon autonomia, konfiantza eta bizitzak hobetzeko bide izan nahi du taldeak. Azpimarratu nahi dugu parte-hartzaileek ez dutela zertan korrika egiteko ohiturarik izan behar, aski da ahalmen, nahi eta gogoa izatea.