Zumaiako
Emakumeon*
Etxea

Gizarte parekidearen bidean aurrera egiteko topagunea.

Ibilian egiten da bidea

Gizarte parekide baten bidean aurrera egiteko topagune gisa jaio zen etxea, eta bidelagun pila bat izan ditu alboan ateak zabaldu orduko. Eskerrik asko guztioi.
Egitarau propio baten sorrerarekin gure helburuak betetzen jarraitu nahi dugu: etxe propio bat izatea ikasteko; sareak sortzeko; aholkularitza jasotzeko; indarkeria matxistarik gabeko elkarbizitza sustatzeko; emakumeon* ahalduntzea eta partaidetza lantzeko; ikuspegi feministatik eztabaida, gogoeta eta aldaketa pizteko.
Zatoz.

IBILBIDEA

Zumaiako Emakumeon* Etxea eraikitzeko elkartea sortu genuen lehenbizi, eta 350 bazkide baino gehiago gara dagoeneko. Etxea diseinatzeko bilera irekiak egin genituen, eta geroztik asanbladetan hartu dira haren inguruko erabakiak. 2021eko irailean ireki zen Zumaiako Emakumeon* Etxea, eta ordutik emakume* askoren lanari esker martxan dago.

ESKAINTZA

Emakumeon* Etxean egitarau zabala  antolatzen da. Alde batetik jabetze eskola dago, emakumeon* ahalduntzea helburu duen egitasmoa. Bestetik, elkarguneak ditugu, urte osoan zehar iraunkorrak diren taldeak.  Horrez gain, agenda zabal bat eskaintzen dugu, era guztietako ekintzez osatuta. Eta eskola feminista ere badugu martxan, femismoaren arloan formatzeko balioko digun espazioa. Hainbat zerbitzu ere eskaintzen ditugu.