zerbitzuak

Askotariko zerbitzua eta aholkularitzak eskaintzen dira Emakumeon* Etxen. Zerbitzuren bat behar baduzu, gerturatu etxera, edo jarri gurekin kontaktuan e-mail edo telefono bidez.

Arreta eta bideraketa

Informazio, orientabide eta harrera zerbitzuak eskaintzen ditugu. Horrez gain, kasu bakoitzaren beharrak aztertuz, Emakumeon* Etxeko zein bestelako baliabide eta zerbitzuetara bideratzen dugu.

Autozaintza taldea

Egoera konplexuak bizitzen ari diren, zein indarkeria matxista jasan duten emakumeentzat taldekako saioak, gaian adituan den profesional batek gidatuta. Norberaren bizipenak eta esperientziak partekatuz, osatze prozesuak elkarrekin egiteko espazioa da honakoa.

Bidelagun zerbitzua

Emakumeenganako diskriminazio eta indarkeria egoerak bizi dituztenei zuzenduta informazio, orientazio eta arreta zerbitzua. Arlo psikologikoan eta juridikoan lagunduko da bertan, zalantzak argitzen laguntzeko, eta, orokorrean, askotariko prozesuetan bidelagun bat edukitzeko.
Honako gaiak lantzen dira: indarkeria matxista (genero indarkeria, sexu erasoak, sexu jazarpena…), banaketa prozesuak, mantenu pentsioak eta bisita erregimenak, etab. Beharrezkoa den kasutan, emakumearen ingurukoekin ere egingo da lanketa.

Malen Etxea elkartea

• Aholkularitza atzerritartasun eta nazionalitate izapideetan.
• Etxeko langileentzako aholkularitza. Emakume* langileen eskubideak eta bermeak.

Basadi 14, behea  ·  653 729 117
asesoria.juridica@malenetxea.org

Ikasketen homologazioa

Bidez Bide elkartea

“Iguálate” programaren bidez, atzerrian egindako ikasketen tituluak baliokidetzeko aholkularitza eta laguntza.

Edoskitze aholkularitza

Oihana Aizpurua Perez

Edoskitzean kontuan izan beharreko gakoak ulertzen lagunduko dizuegu eta haurraren oinarrizko elikadura egoki joan dadin sor daitezkeen arazoei irtenbidea bilatzen lagunduko dizuegu: mina, zartadurak, lanera itzulera…

Sexu aholkularitza

Aholkusex

Hileko laugarren ostegunetan, 18:00-20:00.

Liburutegi zerbitzua

Bertako liburutegi feministatik liburuak maileguan har daitezke.

Haurdunaldiko eta jaiotza inguruko heriotzen doluaren inguruan hitz egiteko espazioa